XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbat eskual-adiskide
Guk hain maite gauzen alde
Zabiltzanak dena fede.

Zenbat eskual-adiskide
Dena bihotz dena fede
Hilak eta joanak daude

Fedearen suak eman
kar olderik gorenean
Lur huntarik zaizkigu joan.

Eskual-minez bazabiltzan
Eta, - ezin dudan eman -:
Kristo zuten bihotzean.

Kristok berak zerabilan
Hainbertze min hainbertze lan
Ez daiteke alfer izan.

Hainbertze min hainbertze lan
Kristorekin jasaitean
Hartan dire tanpez igan.

Hedoi beltzek eguerditan
Iguzkia gordetzean
Hila dela ezin erran.

Lur-ziloek bat batean
Ibai-urak irestean
Ez direla ezin erran.

Nigar-hipek ezpainetan
Maitasuna mututzean
Joana dela ezin erran.

Gure soaz goragoan
Arrano bat airatzean
Galdu dela ezin erran.

Fededun bat itzaltzean
Nork ez ote bozik erran:
Sartu dela Jaun Goikoan;
Sartu dela Harekilan
Guk hoin maite gauzak dauzkan
Den bizirik betenean.